Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Bapo Kantari Petritegin

2018.05.25 / Azken berriak , kolaborazioak

Kantuan aritzea gustoko baduzu hitzordu bat daukazu datorren Maiatzaren 25 ean Petirtegi sagardotegian.  Bapo kantari 5. Edizioa ospatuko bait dugu, non gure sagardotegiko menu goxo bat dastatzeaz gain abesteko aukera izango duzun leku atsegin batean eta lagun giroan.

Ideia Astigarragako Musika eskolako irakasle eta herri eskolako guraso batzuek izan zuten duela urte batzu, orduan izandako arrakastaren ondoren urteo errepikatu dugu, afaloste desberdin eta musikatu batez gozatzeko.

Ohi dugun moduan musika eskolako irakasle eta Astigarragako herri eskolako gurasoen laguntza izango dugu kanturako garaian. 

Sarrerak salgai daude Petritegi gure webgunean eta baita sagardotegian edo Petrikafen ere. 

Sarreren prezioa 35€koa izango da eta barne daude  sagardotegiko menua (bakailao tortilla, legatza, txuleta, postrea) eta kafe zein kopa ere.

Informazio gehiago 943457188 telefonora deituz.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?