Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi, sagardoa, balezaleak eta Islandia

2018.06.06 / Azken berriak

Oraingoan, Petritegi sagardotegiak laguntzaile moduan parte hartuko duen  proiektu  baten berri ematera gatoz: EUSKAL BALE ARRANTZALEEN KOSTALDETIK IBILBIDEA BIZIKLETAZ. Donostiako Untzi Museoan aurkeztu da gaur goizean euskal kostaldea eta Islandia lotzen dituen proiektu hau. Historia,  kultura eta  aventura ere uztartzen dira aventura honetan. Izan ere,  Euskal Baleontziak Islandian  izan zuten presentzia  gogoratu nahian hauen ibilbidea bizikletaz egin eta bidaiaren nondik norakoak bildu eta aireratuko ditu abenturazale talde honek.

 

Petritegi sagardotegiak, babesle bezela, proiektuari laguntza eman nahi izan dio. Gainera, Islandiara abiatu aurretik, ekainaren 30etik  uztailaren 4ra, Irun eta Bilbo batuko dituen ibilbidea egingo dute bizikletaz, eta aurreneko egunean Petritegin izango ditugu bazkaltzen.

  

Euskal Kostaldean egingo duten ibilbidean parte hartzea irekia da  nahi duen  ororentzat.  Norbaitek  izena emateko edo informazio eske sagardotegira deituko balu, honako helbide eta telefonoetara bideratu behar da: www.subealabici.wordpress.com edo 616203656.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?