Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko udako planak

2018.07.04 / Azken berriak

Uztailan gaude eta badirudi uda gurekin geratzera etorri dela.  Hainbeste desio izan  duzun ihesalditxoa, asteburua edo  udako oporrak antolatzeko garaia da. Datozen egunetan Donostiara edo Gipuzkoara bidaiatzeko asmoz bazabiltza, Petritegik plan paregabe bat eduki dezazun  kultura eta gastronomi esperientzia ugari eskeintzen dizkizu.

Gastronomia zalea bazara ezin duzu Euskal gastronomiaren esperientzia ohikoenetariko bat galdu: Txotx-a, hau da, sagardo ezberdinen dastaketa zuzenean gure kupeletatik, egiazko sagardotegi menuaz gozatzen duzun bitartean. Petritegin, 60ko hamarkadaz geroztik sagardoa txotxetik zerbitzatzean aitzindaria den sagardotegian, astelehenetik igandera egin dezakezu erreserba uztaila  osoan zehar. Nahiz bikotean,  lagunekin edo familian etorri,  zuri egokituko diren aukera ezberdinak ditugu. Zatoz eta liluratu sagardoa eta  egur-ikatzezko parrilan erretako behin-zahar Txuletaren arteko ezkontzaz gozatuz!!

Kultura eta herrien  ondarearen aberastasunaren eta  lurralde baten betiko edarien maitale bazara, Petritegik euskal sagardoaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eskeintzen dizu. Esperientza ezberdinen bitartez, bertako sagarren aldaera ezberdinak eta sagardogintza tradizionala ezagutu ahal izango dituzu; XVI mende haserako tolare-baserri baten  eta  belaunaldiz belaunaldi eskualdatu den milurteko ofizio baten historia. Petritegi sagardotegiak bisita gidatu ezberdinak, haurrentzako tailerrak eta baita Albaola itsas faktoria eta Petritegi sagardotegia batzen dituen plana ere eskeintzen dizkizu.

Gainera gure sare sozialen jarraitzaile bazara,  Petritegiko uztaileko agendaren berri izango duzu: Gipuzkoako zenbait herritako Sagardo Egunetan izango gara; gainera aurten esperientzia berritzaile bat eskeintzen dugu: Sagardo tour 2018.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan: +34 943457188 edo reservas@petritegi.com

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?