Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko Ate Irekiak

2018.10.24 / Azken berriak

Urriko azken igandean Ate Irekien Eguna ospatzen dugu Petritegin, sagardoarekin zer-nolako lanak egiten ditugun erakusteko, eta nola ez aurten ere hala izango da. Gonbidatuta zaudete!

Aurtengo Ate Irekien Eguna Igande honetan izango da, hilaren 28an. Bete-beteko programa prestatu dugu 11:30tan hasi eta  eguerdi osoa hartuko duena.

Tolare berriak ezgutzeko goiz osoan zenbait bisita gidatu izango dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Horrez gain garai bateko sagardogintza lanak izango dira ikusgai: sagar bilketa kizkiarekin, sagar-jotzea matxakarekin eta egurrezko tolare zaharrean patsa nola estutzen zen erakutsiko dizuegu, egiazko ikuskizuna!

Sagardo-sagar mota ezberdinak dastatzeko aukera ere izango da, eta tolareetan momentuan eginiko zizarra edo sagar zukua  baita ere.

Eta jakina, haurrengan ere pentsatu dugu. Haur jokoak izango dira sagarraren eta sagardotegiaren kultura ikas dezaten: marraztu eta margotzen aritzeko aukera izango dute,  tresna tradizionalak erabiliko dituzte (saskia eta kizkia) eta astoan pasiatuko dira. Lehian ere ariko dira! Bi lehiaketa antolatu ditugu; zaku-lasterketa bata eta toka bestea.

Orotarikoentzako jarduerak izango dira, musikarekin naiz Aitor Mendiluze bertsolariarekin alaituak.

Jarduera borobiltzeko, zer betiko menua janez eta txotxeko sagardoa edanez sagardotegian bazkaltzea bezalakorik? Gure gomendioa aldez aurretik erreserbatzea.

Arratsaldean, Petritegin bazkaltzen duten haurrek, dohanik izango dituzte beraintzako moduko tailerrak, 15:30etik 17:00etara eta gure haur karaokea PetriKafen, 17:00etatik 19:00etara. Ate Irekien Egunean zuen zain egongo gara!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?