Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Mundarro eta Petritegi

2018.11.18 / Azken berriak

Beste urte batez, Astigarragako Mundarro F.K.E. eta Petritegik, Jon Goiburu eta Ainara Otañok ordezkatuak hurrenez hurren, biek lankidetza akordioa berretsi dute. Kirola Astigarragako gazteen artean bultzatzea dute helburu batak zein besteak. Hori izan zen 1982an Mundarro K.E., gerora Aastigarragako Mundarro F.K.E. bihurtu dena, sortu zenean bilatzen zena eta 2007. urtetik Petritegi bidelagun izan duelarik.

Badira hamaika urte Joakin Otaño eta bere seme Jokin, Petritegiko sagardogileen bultzadaz, sagardotegia eta kirol elkartearen arteko lehenengo akordioa sinatu zela. ¨Taldea, elkarlana eta konpromezua¨ lelopean, Petritegi eta Astigarragako Mundarro F.K.E.-k gure herria  kirolaren praktika bultzatzen dute, kiroltasuna ikur dutelarik.

Azken urteetan, kirol elkartearen sekzioak ugaldu egin dira eta gaur egun: pelota, futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismo eta Judok osatzen dute. Azken hilabeteetan mendi irteerak eta bestelako ekintzak burutzen dituzte Astiartarrak familia giroan kirola egin dezagun. Denboraldi honetan, 457 haur eta gaztek osatzen dute kirol elkartea, horietatik erdia baino gehiago Astiartarrak direlarik.

Honela, lankidetza honek gure herrian fruituak ematen jarrai dezala nahi genuke.

Gora Mundarro! Gora Astigarraga!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?