Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Musik&Txotx 2019

2018.11.26 /

NØGEN eta NERABE protagonistak Petritegi Musik&Txotx edizio “donostiarrenean”.

Datorren urtarrilaren 11an NØGEN talde donostiarrak, Astigarragako Petritegi sagardotegian aurkeztuko du bere lehen lana: “Liv til døden”, euskarazko  eta ingelesezko hitzez osaturiko pop-folk doinu alaiak. Munford & Sons, Of Montreal  edo  La M.O.D.A bezalako taldeak inspirazio ituirri izanik, azken honen lankidetza ere izan dute diskoko kantuetako batean. Donostiako Antzoki Zaharreko  sarrerak agortuta, hau izango da Donostialdean taldeaz gozatzeko izango dugun aukera bakarra udaberrira arte.

NERABE donostiarrak baita ere,bere “toki-on” laneko  erritmo dantzagarrizko pop-rock musika iluna ekarriko dute Petritegira, 2017 an sortu zenetik kritika onak  baino  gorde ez dituen taldea, lehen plater bikaina izango da  ekitaldi honetan.

Musik&Txotx  eredua errepikatuko da zazpigarren urtez jarraian: Musika, Eusko Label produktuez osaturiko afaria eta sagardoa txotxetik. Kontzertura bertaratzen direnek baserriko arrautzez eginiko patata tortila pintxoak, hirugiarra, hanburgesa txikiak,  oilasko izetrrak, idiazábal gazta etab dastatu ahal izango dituzte.  Kalotatezko produktuak petritegiko kideek mimo handiz prestatuak eta kupeltegiko sagardo onenaz uztarturik.

Aurreko aldietan bezala bi sarrera mota izango dira: sarrera sinplea eta sarrera eta autobús zerbitzua (irteera Donostiako Artzai Ona-tik 20:00tan).

Sarrerak dagoeneko salgai daude gure webgunean edota ticketea.com atarian.

Bi aukera dituzu:

30 euroko sarrera: 
Kontzertua + Euskolabelen "pintxo afaria" + Txotx. Erosi sarrera hemen

36 euroko sarrera: 
Kontzertua + Euskolabelen "pintxo afaria" + Txotx + Autobus zerbitzua. Erosi sarrera hemen

Egin zure aukera eta hasi urtea txotx eginez!!!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?