Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Txotx denboraldi berria irekitzeko gau magikoa

2019.01.12 / Azken berriak

Pasa den ostiralean Petritegin  berriz ere gau magiko bat bizi ahal izan genuen: txotx denboraldi berriari hasera ezin hobea eman genion musika  ona zuzenean,  gure urteko lehen sagardoak eta Eusko Label produktuez osaturiko afaria.

Musik & Txotx jaialdiaren zazpigarren edizioak Astigarraga, Donostia eta inguruko berrehun lagun inguru bildu zituen Nerabe eta Nøgen talde donostiarren musika emanaldiez zuzenean gozatzeko. Bi taldeek euren azken diskak aurkezten zituzten (“Toki-On” eta “Liv til døden”, urrenez urren) eta beraien akordeei esker kanpoan zegoen hotza ahaztea ere lortu zuten. Pop, folk eta rock doinuak, aretoa giro onez jantzi zutenak.

Petritegi sagardotegiko Ainara Otaño, Nøgen eta Nerabe taldekideekin.

 

Kontzertuen aurretik, bertaratuek,  Eusko Label produektuez osaturiko ohiko pintxo afariaz gozatu zuten: Euskaber arrautzekin egindako patata tortilla,  Lumagorri baserriko oilaskoa,  Basatxerri  hirugiarra eta Ekain  euskal okel hanburgesa txikiak.  Guztia laguntzeko gure kupeletako sagardoa eta Petritegi Euskal Sagardoa jatorri deitura duen sagardoa botilanPostre moduan  Idiazabal gazta, membrilloa eta Eceiza etxeko teila eta zigarrotxoak.

Petritegik  Nøgen eta Nerabe taldeetako partaideak eskeinitako emanaldiagatik zoriondu nahi ditu  eta  zorte on opa die. Urteko lehen txotx honetara  gerturatu zirenei ere eskerrak eman:  Datorren urtean ere gau magiko bat eskaintzeko lan egingo dugula  zin egiten dizuegu. Eta azkenik  eskerrik zintzoenak Sergio Cruzado eta  bere Ginmusika ko lantaldeari, Eusko Label eta  Casa Eceizari bere  kaliatatezko produktuengatik eskerrik beroenak guztiei Petritegi Musik&txotx ekitaldi berri bat ahalbidetzeagatik.

 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?