Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardotegiko menua Astigarragan

2019.02.05 / Azken berriak

Txotx denboraldi bete betean gaude eta mundu guztia sagardotegi menua dastatzeko erreserbak egiten ari da Astigarragako sagardotegietan. Baina ba al dakizu zein den zehazki sagardotegi menua Petritegin?

Gipuzkoako sagardotegi bakoitzak bere berezitasunak izan arren, ohiko sagardotegi menua dastatzea posible da guztietan honako platerez osatua dagoelarik: Makailo tortila, makailo takoak  tipula eta piperrekin eta egur ikatzezko parrilan erretako behi zaharraren txuleta. Astigarraga, Hernani, Donostia eta inguruetatik etortzen diren ohiko sagardozaleek esaten duten moduan “sota, caballo y rey”.

Baina Petritegiko sagardotegi menua desberdin egiten duena gure platerak prestatzerako garaian erabilitako modu tradizionala da (makailoa gezatzea eta zatitzea gure sukaldean bertan burutzen dugu eta egur ikatzezko parrila erabiltzen dugu); gure plateren aurkezpenen sinpletasuna (ez saltsarik, ez osagarririk) eta lehen marketako  kalitate handiko lehengaien erabilpena.  Gainera, otorduari hasera eman aurretik eta lehen sagardo tragoak edan aurretik  sagardotan  egositako txorizoa eskeintzen dugu ongi etorri aperitibo gisa. Menuarekin bukatzeko aldiz  ohiko azkenburuko edo postrea: irasagarrez lagundutako idiazabal gazta, intxaurrak eta Tolosako teila eta zigarrotxoak.

Gure taldearen profesionaltasuna zerbitzu azkarra eta eraginkorra eskeintzean datza, eta Petritegi bisitatzen duten guztiek hain estimua duten tratu atsegina eta hurbilekoan .

Gure aholkua sagardotegiko menu gozo honetaz gozatzeko: aldez aurretik zure mahaia erreserbatzea da, eta ez ahaztu Petritegi astelehenetik igandera irekita dagoela, urtarrilaren erdialdetik abenduaren amaierara arte.

Txotx!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?