Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegia TVE2-en

2019.03.24 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegian oso pozik gaude "Las Rutas d 'Ambrosio" gastronomia programan parte hartu izanaz. Jon Torre eta Beñat Zubiarrain gure lankideek, TVE2 programa hau zuzentzen duen Gonzalo sukaldariari harrera egin zioten Gipuzkoan zehar egindako bidaian, gure lurraldeko produktu ohikoenetako batzuk ezagutu zituen eta noski ezin zen sagardoa falta.

Petritegi baserriko sagastietan izan ziren Jon eta Gonzalo, sagarrak modu tradizionalean, kizkia eta saskiarekin, biltzen. Ondoren, sagardotegiko kupeltegira joan ziren, eta bertan sagardo freskagarria txotx-etik dastatu ahal izan zuten, hau da, Petritegiko egurrezko kupeletatik zuzenean zerbitzatuz.

Beñatek behi zaharraren txuletak erratzearen sekretuak kontatu zizkion Gonzalori, Petritegiko sagardotegiko menuaren plater nagusia. Lehengai ona, lanbidean esperientzia eta trebezia dira txuleta bat erretzeko gakoak. Oraindik ez duzu probatu?

Hemen duzue saioko bideorako esteka, Petritegiren esperientzia 32 eta 41. minutuen artean: https://bit.ly/2UcauAk

Petritegitik eskerrak eman nahi dizkiogu Gonzalori eta programaren lantalde osoari, egindako lana eta gure etxean jarritako konfiantzagatik.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?