Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

6 Bapo Kantari

2019.04.24 / Azken berriak

Kantuan aritzea gustoko baduzu hitzordu bat daukazu datorren Maiatzaren 10ean Petritegi sagardotegian.  Bapo kantari 6. Edizioa ospatuko bait dugu, non gure sagardotegiko menu goxo bat dastatzeaz gain abesteko aukera izango duzun leku atsegin batean eta lagun giroan.

Ideia Astigarragako Musika eskolako irakasle eta herri eskolako guraso batzuek izan zuten duela urte batzu, orduan izandako arrakastaren ondoren urteo errepikatu dugu, afaloste desberdin eta musikatu batez gozatzeko.

Ohi dugun moduan musika eskolako irakasle eta Astigarragako herri eskolako gurasoen laguntza izango dugu kanturako garaian. 

Sarrerak salgai daude Petritegi sagardotegian eta Petrikafen ere. Telefonoz ere eskuratu dezakezu zure txartela: 943457188.

Sarreren prezioa 36€koa izango da eta barne daude  sagardotegiko menua (bakailao tortilla, legatza, txuleta, postrea) eta kafe zein kopa ere.

Informazio gehiago 943457188 telefonora deituz.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?