Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Arratsalde bat lasterketatan

2019.07.24 / Azken berriak

Udako arratsalde donostiarretan bada kirola eta apostuen emozioa uztartzen dituen plan berezi bat: Donostiako Hipodromoko zaldi lasterketak.  Lasarte-Oria ondoan kokaturik dagoen hippdromo hau, aktibo dago 1916az geroztik eta  bertan burutzen da Le Défi du Galop lehiaketa entzutetsuaren frogetako bat Donostiako “Urrezko Kopa”.

Astigarragako Petritegi sagardotegiak aurtengo zaldiketa denboraldiko sarietako bat babesten du, abuztuak 18ko jardunaldiko hirugarren lasterketa hain zuzen ere. Lasterketa hau 3 urte baino gehiagoko zaldi eta behorrentzat da eta irabazleak  6.800€ ko dirusaria eta Petritegik  eskeinitako trofeoa eskuratuko ditu.

Zaldi lasterketatako ohiko zaletua bazara edota ez bazara inoiz Donostiako hipodromoan izan eta ezagutu nahi baduzu, Astigarragako Sagarlore hotelak 5 sarrera bikotz zozketatuko ditu. Sartu bere Facebook-ean eta parte hartu.

Petritegik lasterketatan arratsalde zoragarri bat opa dizu, eta zorte on apostuetan!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?