Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardoarentzat Sari berriak

2019.08.05 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegian zorioneko gaude: aurten gure sagardoa lau txapelketa ezberdinetan saritua izan da: Frankfurt (Alemania), Aizarnazabal, Azpeitia eta Gipuzkoako txapelketan.

Gure lantaldea harro dago lortutako emaitzekin eta garaipen zerrenda handitzeko esperantzaz, izan ere datozen hilabeteetan ere beste txapelketa batzuk ere ospatuko dira.

 

Sagarretik eratorritako edari honen zaleak aukera asko izaten ari dira gure sagardoa dastatzeko: Petritegiko kupeltegian txotx egin dezakete sagardotegi menu goxo bat dastatzen duten bitartean;  Gipuzkoako hainbat herritan ospatzen diren hainbat Sagardo Egunetan ere egin dezakete, hauen artean aipagarrienetarikoa Donostiakoa, non 8.000 botila ere zerbitzatzera iritxi diren; gure botilak ohiko dendatan haurkitu daitezke baita gure on-line dendan ere.

Gainera, sagardoaren inguruko ekoizpenaren sekretuak eta sagar- kultura gertutik ezagutu nahi dutenek Petritegik eskaintzen dituen esperientzietako bat erreserba dezakete.

Abuztuko Sagardo Egunak.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?