2019.08.15 / Azken berriak
Petritegik SAGAR BREAK EXPERIENCE aurkezten du. Enpresei zuzenduriko break berritzaile honek euskal sagardogintzaren kultura du inspirazio iturri. Petritegik, Sagarlorek eta Petrikafek leku eta zerbitzu aukera zabala jartzen dute zure eskura zure enpresaren jarduerak Donostiatik gertu eta natur eremu batean burutu ahal izateko. Eskeinitako zerbitzuek barne hartzen dituzte Sagarlore Nekazal Hotelean ostatu hartu eta bertakoak edo ekologikoak, produktu ekologiko zein Jatorri Deitura duten produktuez osatutako gosari naiz afari arinen aukerak; Petrikafek jarduera ezberdinak (aurkezpenak, meeting-ak, motibazioa, atsedena, garapena…) burutu ahal izateko erabilera anitzeko espazioak eskeintzen ditu.
XVI.mendeko Petritegi kupeltegian sagarra eta sagardogintzaren inguruko Kultur esperientziak bizi daitezke (gidaturiko bisitak, tailerrak, katak etab.); izen bereko sagardotegia gastronomi eskaintza paregabeaz gozatzeko leku ezin hobea da: Txotx errituan parte hartu maikailao eta txuletaz osaturiko ohiko menua dastatuz. Gainera, zure bezero edo langileen egonaldia Kultur erakustaldi ezberdinez girotzeko aukera dago: dantza, musika, herri kirolak, bertsolariak etab.
Gure lantaldearekin harremanetan jarri, gure aukera guztiak ezagutu eta elkarrekin prestatuko dugu zure enpresarentza neurrira eginiko SAGAR BREAK EXPERIENCE bat.