Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Donostiako 34. Sagardo Eguna

2019.09.07 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegiak ez du hutsik egin urteroko Donostiako Sagardo Egunaren hitzordura. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea (Sagardoa Route) osatzen duten beste 33 sagardotegirekin batera gure sagardo onenen 8.000 botila inguru banatu dira bertaratuen artean.

Donostiako alde zaharreko Konstituzio enparantzara gerturatu diren 5.000 lagunek,  sagardo zukuaren ekoizpen tradizionalaz, musikaz, bertsolariez, eraskusketa eta tailerraez eta Euskal Sagardoa jatorri deiturako sagardoen kataz gozatzeko aukera izan dute eta nola ez Gipuzkoako sagardo onenak dastatzeko aukera ere. Ohi bezala hauekin bat egiteko Petritegik txorixo eta bakailo tortila pintxoak eskeini ditu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Donostiara hurbildu diren lagun eta sagardozale guztiei, gozatu handia hartu bait dugu beraiekin egun handi hau elkarbanatuz. Antolatzaile, erakunde eta  laguntzaile guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu.

[Ikusi argazki gehiago]

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?