Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Kantuz 2019

2019.09.26 / Azken berriak

Dagoeneko udazkenean gaude eta azaroa ere ate joka dator. 2019 Uztako Sagardoaren ekoizpena bukatzen ari gara baina ez du ahaztu urteko Petritegiko ekitaldi kuttunenetariko bat:  urriaren 19an “Petritegi Kantuz”-en ekitaldi berri bat izango dugu. Konpainia onean gozatzeko plan ezin hobea: Euskal kantutegiari errepasoa egin sagardotegiko menu goxo bat dastatuz. 

Euskal folklorearen betiko abestiez gozatu ahal izango dugu Angel Mariezkurrena eta “Bankako menditarren” laguntzaz, euskarari eta gure kulturari diogun maitasunaren adierazgarri.

Bazkariari 13:30tan emango diogu hasera hurrengo menuarekin: ongi etorria emateko klasikoa bilakatu den sagardotan hegositako txorixoa, ondoren iritxiko dira makailo tortila, parrilan erretako legatz isatsa eta behi zaharraren txuleta. Bazkaria borobiltzeko ohiko sagardotegiko postrea; Idiazabal gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teila eta zigarrotxoak. Bukaera emateko kafea eta txupitoak ere egongo dira. Eta nola ez, menu hau gure Petritegi Sagardoa txotxetik dastatuz.  

Kantu-Jardunaldia luzatuko dela aurrikusiz, nahi duenak PetriKafen  zerbitzatuko den “afari-merienda”rako izena eman dezake, txistorra eta patata tortila pintxoak eta kroketatxoak indarrak hartu eta kantuan jarraitzeko.

Dagoeneko egin dezakezu ekitaldi honetarako zure erreserba gure webgunean, prezioak honakoak dira:

Bazkaria 43 € Erosi hementxe zure sarrera
Bazkaria + Afari merienda 49 € Erosi hementxe zure sarrera

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?