Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Ate Irekiak arrakastatsuak!

2019.10.30 / Azken berriak

Igande honetan Otaño familiak eta Petritegiko lantaldeak beste urte batez Petritegiko ateak ireki eta hain ezagunak ez diren sagardogintzaren ezkutukoak erakutsi zituzten eta jendarteak ez zuen hitzordura hutsik egin.

Eguraldi onaren laguntzari esker Astigarraga, Donostia eta inguruko familia eta bikote asko gerturatu zen Petritegira igande goiza pasatzera,  non bertaratuek denetarik aurkitu zuten: txikienentzat jokuak, bertako sagardo sagarren dastatzea, sagar zukuaren ekoizpena aintzinako erara eta askoz gehiago. Ohi denez Aitor Mendiluze bertsolari eta lagunaren bertsoak ere, ez ziren falta izan Jon semea mikrofonoan lagun zuelarik.

Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, bertaratu zirenei sagardoarekin zerikusia duten euskal kulturaren erakusgarri diren zenbait erakustaldi izan ziren, hala nola;  Astigar Dantza Taldeko dantzariek ederki burutu zuten Sagar Dantza, Astigarragako Txirriskla txistulari taldearen lagun zutelarik, edota Txalapartaren aintzinako soinuak, azken hauek Felipe eta Naia Ugarteren eskutik. Euskal Musika tresna honen jatorria hain zuzen ere, Urumea ibarrean kokaturik zeuden baserrietan, sagardogintza lanak amaitzean burutzen zen festaren inguruan kokatzen da. Honako bideo honetan Erbitegi-Etxeberri baserriko txalapartarien inpresioak jasozten dira.

Ikusi hemen argazki gehio.

Berrikuntza moduan aurtengoan lehen aldiz Petritegiko lehen Artisau Azoka burutu zen. Baserrian kokatu zen azokak inguruko hamarrenbat artisau batu zituen; bisitariek arropa, bitxi, artelan, edota argazki materialak eta eskuz eginiko beste hainbat altxor txiki eskuratu ahal izan zituzten.

Petritegik esker ona adierazi nahi die laguntzaile moduan guretzat hain garrantzitsua den egun honetan gurekin izan ziren lagun eta kolaboratzaile guztiei eta  gurekin sagarraren kulturaren inguruan goiz pasa eder hau egiteko gure etxera gerturatzea erabaki zuen persona guztiei ere.

Eskerrik asko!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?