Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Donostiako Sagardo Apurua

2019.12.04 / Azken berriak

Abenduan gaude, Olentzero bere txondorretik zelatan eta turroia denda guztietan saltzeko prest…. baina Gabonen aurretik Donostiako sagardo festa haundia ospatzeko dago: Sagardo Apurua.

Aste honetan Astigarragako Petritegi sagardotegiak Sagardo Apuruan parte hartuko du, urtero Abenduko zubian Donostian ospatzen den Sagardoaren festa handian. Lehenengo pausua abenduak 6 ostiralean Urumea ibaian zehar sagardoaren jeistea izango da: Lizeaga eta Petritegiko lagunek, sagardo kupelak garraiatuko dituzte ala edo gabarran. Ikus hemen erakustaldi bat

Frantziako Pasealekuan deskargatu ondoren, barrikak idiek tiratutako gurdi batean eramaten ditutze Donostiako Boulevardeko “tolare baserri”raino, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen duen festari hasiera emanez. Petritegi elkarte honetako partaide da bere jatorritik. 

Sagardo Apuruak abenduaren 9ra arte iraungo du eta ekintza ezberdinak daude antolatuak: sagardo dastaketak, musika emanaldiak, herri kirolak, bertsolariak, produktu dastaketak eta abar.

Ikusi hemen agenda osoa.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?