Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

2019ko Gabon Apartsuak

2019.12.11 / Azken berriak

Gaur aurkeztu da Astigarragan, Astikok, herriko Astarbe eta Petritegi sagardotegiek, Norberto Almandoz Musika eskolak eta Udalak antolaturiko Gabon Apartsuak Herriko Komertzioan kanpaina.

Gure helburua herriko dendatan erostea eta Astigarragan ekoiztutako produktuen kontsumoa bultzatzea da. Horretarako Astarbe eta Petritegi sagardotegiek gabonetako saskiak, eta Aparduna erosteko deskontu baleak edota bi sagardotegiaten egiteko bisita gidatuak bezalako sariak zozektatuko dituzte kanpainara atxiki diren 25 establezimenduetan erosteko autua egiten duten herritarren artean. Bestalde Astikok, herriko komertzio, hostalaritza eta zerbitzuen elkarteak haurrentzako jolasguneak jarriko ditu abenduaren 27 eta 28an herriko puntu ezberdinetan.

Udaletxe, GISE (Gipuzkoako Sagardogile Elkartea), Astiko, Musika Eskola eta Astarbe eta Petritegiko ordezkariak gaurko aurkezpenean.

Gabon Apartsuak Herriko Komertzioan kanpainaren hasiera ekitaldia ostiral honetan abenduak 13an burutuko da Joseba Barandiaran plazan arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Bertan musika eskolako zenbait talderen kontzertuez gozatu ahal izango dugu. 19:30ak aldera brindis herrikoiari ekingo diogu gure sagardo Apardunekin. Ondoren musikaz gozatzen jarraituko dugu 21:00tan ekitaldiari amaiera eman arte.

Ez ahaztu, aurtengo Gabonetan eros ezazu herriko dendetan eta egin topa  sagardo Apardunarekin.

Aurtengo Gabonetan ere, elkartzen gaituena ospatu!

Hemen kanpainarekin bate gin duten herriko merkatarien zerrenda:

  1. Astigarraga Consultores
  2. Lorza Aholkularitza
  3. Mapfre Astigarraga
  4. Pastain Irudi Zerbitzua
  5. Lur Jostuna
  6. Ezpela Naturdenda
  7. Farmacia Maria Aguado
  8. Astigarragako Hortz Klinika
  9. Simak
  10. La Cestera Gozodenda
  11. Arantxa Ileapaindegia
  12. Oreka
  13. Ogi Berri Ergobia
  14. Coviran-Isa
  15. Coviran-Ainhoa
  16. Alicia Frutadenda
  17. Artoaene harategia
  18. Uriña harategia
  19. Eroski
  20. Ekaitz taberna
  21. Ikatza taberna
  22. Sagartxo taberna
  23. Kizki taberna
  24. Txiki taberna
  25. Ibailur taberna

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?