Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petri Musik Fest 2020

2020.01.06 / Azken berriak

Petritegik bere ohiko Errege festa ospatu du “ohiko menua” errepikatuz, baina oraingoan aldaketa txikiekin: Lehenengoa, eskenatoki berria. Petrikafe, sagardotegitik metro gutxitara kokatutako kafetegia izan da aukeraturiko lekua. Bigarrena: sagardotegiko kupeletatik txotxean sagardoa dastatu ordez  Jatorri Deiturako Petritegi Euskal Sagardoa botilan 750 eta 330 ml-tako botiletan. Jakingo duzuenez  Euskal Sagardoa %100 Euskal Herrian ekoiztutako sagarrekin eginiko sagardoa da, Jatorri Deituraren ziurtagiria duena eta botilak duen kapsula eta sagartxo gorriagatik bereziten da.

Gainerantzean ohiko formula errepikatu da: Eusko label produktuez osatutako pintxo afaria (patata tortila, baserriko oilaskoa, hanburgesak eta hirugiarra), Idiazabal gazta irasagarrarekin eta musika emanaldiak.

Oraingo honetan Astigarragara magia ekartzeaz arduratu diren taldeak hiru izan dira: Iker Lauroba donostiarra, bere bakarkako laugarren lana aurkeztu ziguna (“ Negua”); laster bere lehen lana kaleratuko duen Ainoa Buitrago madrildarra; eta bere bigarren bakarkako lana “Bi” aurkezpen biran aurkitzen den Xabi Solano Maiza hernaniarra. Hiru estilo ezberdin proposamen berria ongi hartu duen publiko heterogeneo batentzat.

Ainara Otañok eta Petritegi eta Petrikafeko lantaldeek eskerrak eman nahi dizkiete gonbidaturiko musikariei, eta laguntzaileei, Ginmusica-ko Sergio Cruzado, Esko Label eta Euskal Sagardoa, hain gau berezia eskeintzeagatik, eta nola ez Petritegira gerturatu zirenei ere gurekin batera Erre gau magiko hau bizitzera etortzeagatik.

Argazki gehiago ikusteko, hemen

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?