Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegia koronabirus aurrean

2020.03.15 / Azken berriak

Koronabirus (covid-19) pandemiaren eraginez bizitzen ari garen larrialdi egoeran, erakundeetatik ezarritako salbuespenezko jarraibideei erantzunez, Astigarragako Petritegi sagardotegiak apirilaren 11 arte (momentuz eta berri gehiago izan artean) bere jatetxeko jarduera etetea erabaki du.

Gure lantaldearen eta bezeroen osasuna bait daude beste ezeren gainetik.

Petritegik salbuespen egoera honetan lagun eta bezeroengandik jasotako elkartasuna eskertu nahi du, eta era berean gure hornitzaileei eskerrak eman nahi genizkieke bere konpromezu eta ulermenagatik.

Bestalde, gogorarazi nahi dugu, behar diren osasun gomendioak betez, sagardo eta sagar eratorriko beste produktu batzuen salmenta (sagar zukua, sagardo aparduna, ozpina, etab.) indarrean dela gure online dendan eta upategian bertan. Sagardotegira sagardoz hornitzera hurbildu nahi duten guztiei bakarrik etortzea (batez ere adin txikiko edo pertsona edadetuen laguntza sahiestea), txartelarekin ordaintzea eta edozein kutsatze saihesteko higiene-gomendio guztiak betetzea gomendatzen diegu.

Solidario izateko unea da. Maite ditugunak eta geure buruak zaintzeko unea da. Petritegin ziur gaude elkarrekin lortuko dugula epidemia hau gainditzea.

Izango dugu denbora aurrerago garaipena ondo dakigun bezala eta merezimenduz ospatzeko: konpainian onean eta sagardo bikaineko kupela baten ondoan.

Ondo izan!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?