Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Aste Santuan txotxean

2020.04.12 / Azken berriak

Aintzinako sagardotegi zaharretan sagardoa kupelen behealdean zegoen kanila baten bidez zerbitzatzen zen, eta edalontzia edo pitxerra "hainbeste" kobratzen zen. Jendea sagardotegi batera zihoanean kupela bat besterik ez zuen dastatzen. Kupelaren edukia bukatuta zegoenean, txorrota beste kupela batera eramaten zen.

Kupela berri bat saltzen hasteko unea zen “Txotx-berria". Sagardoa kalitate handikoa bazen, berehala  zabaltzen zen berria eta sagardotegia Astigarragako eta inguruko sagardozalez betetzen zen, duela 60 urte Petritegin gertatu zen bezala. Joxepa Goikoetxeak eta Pedro Otañok, gure aitona-amonek, 3.300 litroko kupela eta bakailao tortilla eta txuleta pintxoak saldu zituzten, 12 eta 17 pezetatan, hurrenez hurren.

Sagardoa txotxetik saltzen, 1930 hamarkada.

Horiek izan ziren Petritegiko txotxaren azken urteak, 1962an hasi baitzen sagardoa gaur egun ezagutzen dugun bezala zerbitzatzen: txiri edo zipotzaren bidez kupeltegiko kupeletatik probatzen. Antzinako sagardotegiak desagertzen ari ziren gizartearen ohitura-aldaketen aurrean, baina gure nagusiak beren intuizioari eta ausardiari esker, arrakasta lortu zuten zerbitzu-metodoa aldatzeko apustua eginez, eta sagardotegi zahar horietako gutxi batzuk bihurtu ziren gaur egungo sagardotegien jatorri.

Joakin Otaño Petritegiko kupeltegian.

60 urte igaro dira eta orain, garai hartan bezala, Petritegin egoera berrira egokitzeko lanean ari gara. Osasun-alarma pasatzen denean, gure onena eskaintzen jarraitzeko prest egongo gara, eta sagardo aberats batekin gozatuko dugu berriro.

Txotx!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?