Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petri Etxea, sagardotegia etxean

2020.04.28 / Azken berriak

Txotx denboraldia galdu genuen. Ez dakigu noiz itzuliko garen sagardotegietara. Baina Petritegin entzun dizugu eta sagardotegia etxera eramango dizugu. Petri Etxea aurkezten dizugu, gure azken proiektua, delivery edo janaria etxean jasotzeko zerbitzua 

Petri Etxea

Petri Etxea eskaintza gastronomiko berritzailea da, eta gure sagardotegiko onena etxera eramango dizugu. Horretarako, 2 aukera ematen ditugu: 2 lagunentzako dastatze menu bat diseinatu dugu, etxean erraz presta daitekeena; eta zure neurriko menu bat egiteko aukera. Etxez etxeko zerbitzu hori, oraingoz, Astigarragan eta Martutenen bakarrik dago martxan.

(Oharra: beste herri batean bizi bazara, maiatzaren 4tik aurrera zure eskaera zuzenean jaso ahal izango duzu sagardotegian).

1. DASTATZE MENUA

Dastatze menua ondorengoez osatua dago:

  • Txorizoa sagardotan egosia.
  • Gure amona Joxepa Goikoetxearen errezetaren arabera eginiko, bakailao-tortillarako osagaiak (arrautzak ezik).
  • Astigarragako Bordatxo eta Petritegi baserrietako baratzeetako letxuga eta tipulinez osatutako entsalada berdea (gozatu gabe).
  • Amuko legatzaren isatsa edo kokotea parrillan Petritegiko olio-erre bereziarekin.
  • Etxeko mamia, Oreretako Eguzki-Borda baserriko ardi esne freskoarekin egina.
  • Petritegiko sagardoa  botila bat  edo sagar-zuku ekologiko  botila bat.

Menua etxean prestatzea

Txorizoa bere ontzian berotu ahal izango duzu mikrouhin-labean (minutu bat potentzia maximoan); bakailao-tortillaren osagaiak, nahikoa izango da irabiatutako arrautzak gehitu baino segundo batzuk lehenago zartaginean sueztitzea (4 arrautzako tortilla egitea gomendatzen da); entsalada zuen gustora gozatzeko pronto dago Petritegiko gozagaiarekin; legatza egiten amaitu behar da, horretarako, sartu bere ontzia labean (3 minutu 180 °C-tan, labea aurrez berotzea gomendatzen da). Etxeko mamiak jateko prest daude. Ontzi guztiak birziklagarriak dira.

Dastatze menuaren prezioak

Dastatze menuaren prezioa bi pertsonentzat da:

  • 25 €/ pertsona bakoitzeko legatz-isatsa duen menua (50 €, guztira).
  • 28 €/ pertsona bakoitzeko legatz-kokotea duen menua (56 €, guztira).

 2. ZURE NEURRIKO MENUA

Gainera, 2 pausotan zure menua sor dezakezu:

  1. Aukeratu legatza parrillan pieza gogokoena: kokotea (27 €) edo isatsa (24 €)
  2. Aukeratu beste plater bat edo batzuk (gutxieneko 30 €-ko eskaera osatu arte).

Plater hauek aukera ditzakezu zure menuarako:

  • Txorizoa:  2€ / unitatea
  • Bakailao-tortilla prestatzeko osagaiak (arrautzak ezik): 6€ / poltsa
  • Entsalada: 3,75€ erretiluko
  • Txuleta "selección" (ontziratua), Kg1 edo 500g (21,50€/kilo).
  • Etxeko mamia: 3,50€
  • Idiazabal gazta: 10€ / gazta-laurdena
  • Irasagarra: 4€ / 400 g-ko ontzia. 

Zure eskaera osatzeko edari-aukera zabala ere badugu:

  • Petritegi Euskal Sagardoa: 2,60€
  • Petritegi Euskal Sagardoa Eko: 3,30€
  • Petritegi Euskal Sagardoa Premium sagardoa: 4,95€
  • Petritegi Sagardoa: 2€
  • Petritegi  sagardo Aparduna : 10€
  • Petritegi sagar zuku ekologikoa: 2,95€

DESKARGATU PETRI ETXEA MENUA PDF-AN

 

Eskaerak

Eskaera 687522734 telefonoan (deia edo whastapp-ez) edo petrietxea@petritegi.com helbidean egin dezakezu. Eskaeren ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 18:00. Bazkaltzeko edo afaltzeko menua nahi duzun adierazi behar duzu. Oraingoz, zerbitzu hori Astigarragan eta Martutenen bakarrik dago martxan.

 

Etxez etxeko zerbitzua. Etxera eramatea

Etxera eramateak ondorengo orduetan egingo dira: 13:00etatik 15:00etara, bazkariak  eta 20:00etatik 22:00etara afariak.

 

Segurtasuna eta ordainketa

Petritegin, behar diren segurtasun eta higiene-gomendio eta protokoloak betetzen ditugu. Gure lankideek txartelarekin ordaintzea eskertuko dizute.

 

Ezeztapen-politika

Eskaerak  ezeztapenak  eskaera eguna baina 24 ordu lehenago  arte soilik onartuko dira.

 

Alergenoak

Txorizoa sagardotan, sulfitoak.

Tortillarako osagaiak, arraina.

Entsaladaren gozagaia, sulfitoak (ozpina).

Legatza parrillan, arraina eta sulfitoak (ozpina).

Mamia, esnea-laktosa.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?