Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardoak elkartzen gaitu

2020.07.16 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegiak uztailaren 27rako (astelehena) plan bat proposatzen dizu: musika eta bertsoekin uztarturiko afaria

Afaria “Sagardoak elkartzen gaitu” programaren parte da. Ekimen hori Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak (Sagardoa Route), Euskal Sagardoaren Jatorriko Deiturak, Bertsozale Elkarteak eta Musika Bulegoak sortu zuten.

Aurten, Covid-19ko pandemia dela eta ezin izango ditugu Astigarragako Santio jaiak ohi bezala ospatu horregatik Petritegik afari hau antolatu du, jaiei amaiera eman ahal izateko. Plan erbata erakargaria: afariko plater bakoitza Petritegi ekoiztutako sagardo ezberdinekin uztartuko da eta Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariek sagardo hauen ezaugarrien berri emango dute, Imanol Kamio musikariaren laguntzarekin.

“Sagardoak Elkartzen gaitu” gau gastronomiko eta kultural berezia izango da, eta sagardorik onenaz, bertsoen tradizioaz eta musikaz gozatu ahal izango duzu aparteko giro batean.

Ezin duzu hutsik egin!

Informazioa

Eguna eta ordua: uztailaren 27an, astelehena, 20:30tan, Petritegi sagardotegian.

Erreserbako gutxieneko taldea: 4 lagun.

Prezioa: 40 €

Menua:

  • Txorizoa sagardotan egosia.
  • Bakailaoz betetako piperra. *
  • Bakailaoa saltsan. *
  • Behin-zahar txuleta (1 kg, 4 pertsonarentzat).
  • Etxeko sagar-tarta.*
  • Kafea.

Erreserbak 943457188 telefonoan eta reservas@petritegi.com helbidean.

*Plater hauek Petri Etxea take away eskaintza gastronomikoaren parte dira.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?