Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Udazkenean, taloak

2020.09.30 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegiak esperientzia gastronomiko berri bat eskaintzen dizu udazkeneko arratsaldeetarako, euskal sukaldaritzako bi produktu tradizionalenak dastatzeko: sagardoa eta taloa.

Proposamen berri hau Ainara Otaño, Petritegiko sagardogilea, eta Kristina Saralegi, Leitzako talo-egilearen eskutik datorkigu Petrikafera. Ordutegia: urriaren 1etik aurrera, asteazkenetik igandera, atsaldeko 19:30etik aurrera.

Gure karta

Proposamen berri honen plater nagusia Kristina Saralegik Leitzako baserrian egindako taloa da, arto-opil tradizionala, eta hainbat produktuz betetzeko aukera izango duzu:

  • Arbizuko txistorra (Nafarroa)
  • Arbizuko hirugiharra (Nafarroa)
  • Agour-eko gazta (Ossau-Iraty)
  • Txokolatea
  • Begetala

Kartaren osagarri dira Gesalagako kroketatxoak (Zarautz); Astigarragako Bordatxo eta Alberro baserrietako tomate edo uraza entsaladak; txuleta hautatua; gazta eta irasagarra.

Hemen karta osoa.

Zatoz Petrikafera eta gozatu plan zoragarri honetaz espazio berritu eta seguru batean.

Erreserbak 663861018 telefonoan.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?