Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petri Etxea Take away eskeintza berria

2020.10.28 / Azken berriak

Petri Etxea eskaintza gastronomiko berritzailea da, non gure sagardotegiko produktu onenaz etxean gozatzeko aukera izango duzu. Horretarako, 3 aukera ematen ditugu: 2 lagunentzako dastatze menu bat diseinatu dugu, etxean erraz presta daitekeena; gure produktuen karta eta gure talo artisauak!

Eskaera egiteko: hemen klikatu.

Dastatze Menua

Dastatze menua ondorengoez osatua dago:

Sarrerak

  • Txorizoa sagardotan egosia.
  • Gure amona Joxepa Goikoetxearen errezetaren arabera eginiko, bakailao-tortillarako osagaiak (arrautzak ezik).
  • Astigarragako Bordatxo baserriko letxuga eta tipulinez osatutako entsalada berdea.

Aukeran

  • Amuko legatz-isatsa parrillan Petritegiko olio-erre bereziarekin.
  • Amuko legatz-kokotea parrillan Petritegiko olio-erre bereziarekin.
  • Behi txuleta hautatua parrillan (1kg).

Azkenburukoa

  • Idiazabal ardi gazta (1/4).

Edaria

  • Petritegiko sagardoa botila bat edo sagar-zuku ekologiko botila bat.

Dastatze menuaren prezioak

Dastatze menuaren prezioa bi pertsonentzat da:

  • 25€ / pertsona bakoitzeko legatz-isatsa duen menua (50€, guztira).
  • 27€ / pertsona bakoitzeko legatz-kokotea duen menua (54€, guztira).
  • 29,25€ / pertsona bakoitzeko txuletarekin (58,50€ guztira).

Menua etxean prestatzea

Txorizoa bere ontzian berotu ahal izango duzu mikrouhin-labean (minutu bat potentzia maximoan); bakailao-tortillaren osagaiak, nahikoa izango da irabiatutako arrautzak gehitu baino segundo batzuk lehenago zartaginean sueztitzea (4 arrautzako tortilla egitea gomendatzen da); entsalada zuen gustora gozatzeko pronto dago Petritegiko gozagaiarekin; legatza egiten amaitu behar da, horretarako, sartu bere ontzia labean (3 minutu 180 °C-tan, labea aurrez berotzea gomendatzen da). Ontzi guztiak birziklagarriak dira.

 

Petri Etxea karta

Plater hauek aukera ditzakezu zure menuarako:

  • Txorizoa:  2€ / unitatea
  • Bakailao-tortilla prestatzeko osagaiak (arrautzak ezik): 6€ / poltsa
  • Entsalada: 3,75€ erretiluko
  • Legatza parrilan Petritegi erara: kogotea 28€ / isatsa 24€
  • Txuleta parrilan erreta (1kg) 35€
  • Ahate-Magreta parrillan erreta (400g) 12€
  • Idiazabal gazta: 8€ / gazta-laurdena
  • Irasagarra: 2,5€ / 400 g-ko ontzia.

Taloak (Berrikuntza!)

 Gure taloak Kristina Saralegik (Leitza) egiten ditu, birraitonak lantzen zuen arto-barietate batetik abiatuta. Artoa ez da transgenikoa eta baserrian pestizidarik gabe lantzen da.

  • Arbizuko txistorrarena 5,75€
  • Arbizuko hirugiharrarena 5,75€
  • Txuletarena (haragi egosia, eztitutako tipula eta piper berdearekin) 6,50€
  • Txokolatearena 5€
  • Ossau-Iraty-ko gaztarena 5,50€
  • Berezia (haragi egosia, eztitutako berdurak, hirugiharra, uraza eta tomatea) 6,70€

Gazta osagaia: +1€

Prestaketa etxean:

Taloa ontzitik atera eta berotu 20-30 segundotan mikrouhin-labean edo labean minutu batez.

 

Zure eskaera osatzeko edari-aukera zabala ere badugu.

 

PDF HEMEN ESKURATU

 

Eskaerak egiteko

Eskaera egiteko 687522734 telefonoan (deia edo whastapp-ez) eta 943457188.

  • Astelehenetik igandera 9etatik 20etara.

Eskaerak jasotzeko

  • Astelehenetik igandera 13etatik 15:30etara eta 19etatik 20:45etara.

 

Segurtasuna eta ordainketa

Petritegin, behar diren segurtasun eta higiene-gomendio eta protokoloak betetzen ditugu. Gure lankideek txartelarekin ordaintzea eskertuko dizute.

 

Ezeztapen-politika

Eskaerak  ezeztapenak  eskaera eguna baina 24 ordu lehenago  arte soilik onartuko dira.

 

Dastatze menuaren alergenoak:

Txorizoa sagardotan, sulfitoak.

Tortillarako osagaiak, arraina.

Entsaladaren gozagaia, sulfitoak (ozpina).

Legatza parrillan, arraina eta sulfitoak (ozpina).

Mamia, esnea-laktosa.

 

Taloen alergenoak:

Taloak bertako arto-irinez ekoizten dira, pestizidarik gabe landutako arto ez-transgenikoa. Artoak ez du glutenik.

Txistorra, hirugiharra, txuleta eta talo bereziek ez dute alergenorik.

Txokolate taloa: esnea eta fruitu-lehor oskoldunak.

Gazta taloa: esnea.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?