Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi, Bikaintasun Saria

2020.11.18 / Azken berriak

Radio San Sebastian irratiaren "Bikaintasun Saria" lortu du Petritegi sagardotegiak!


Eskerrak eman nahi dizkiogu Cadena Ser-eri euskal gastronomiaren aldeko hainbat eta hainbat urtetako lana aitortu izanagatik. Ostalaritzarako hain zailak diren garai hauetan, oso motibagarria da horrelako saria jasotzea.

Cristina da Rocha Arévalo lankideak jaso zuen saria Petritegiren izenean, eta gure bezero eta lagun guztiei eskaini nahi diegu. Zuek gabe ezinezkoa zitekeen iritsi garen lekuraino iristea. 

Donostiako Kursaalean egin zen sari-banaketa eta hemen ikus dezakezue: ikusi bideoa (1h 06´ 23"tik aurrera).

Jon Torre Gurutzealde gure lankideari sariari eta Petritegiri buruz egindako elkarrizketa ere entzun dezakezue hemen.


Eskerrik asko!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?