Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Bueltan gatoz!

2020.12.10 / Azken berriak

Itzuli gara! Larunbat honetan, abenduaren 12an, Astigarragako Petritegi sagardotegiak irekiko ditu berriro ateak.

Petritegi

Gure ordutegi berria hau izango da: asteartetik igandera, 13:00etatik 15:30era bazkaltzeko bakarrik irekiko dugu.

Sagardotegira etortzeko asmoa baduzu, gure webgunearen bidez mahaia erreserbatzea gomendatzen dizugu, hemen klik eginez (bide batez, gure sagardotegiko menu berriak ikus ditzakezu) edo 943457188 telefono-zenbakira deituta.

LABIren Kontseilu Aholku-emailearen bileraren ondoren, lehendakariak atzo jakinarazi zituen larunbatetik aurrera indarrean izango diren neurri berriak. Gure kasuan, barrualdea irekiko dugu, %50eko edukiera errespetatuz. Mahai bakoitzean 6 mahaikide izanen dira. Sarrerako eta irteerako sarbide bana egongo dira, bai eta zure eskura gel-banatzaile batzuk ere.

Asteburutik aurrera, udalerrien inguruko konfinamendua ere altxatuko da; beraz, arazorik gabe etorri ahal izango zara Astigarragara Erkidegoko edozein herritan bizi bazara.

Denda

Gainera, denda zabalik dugu Petritegiko sagardoa edo produktu gogokoenak, Gabonetako tote bag berriak.

Take away

Petri Etxea take away eramateko janari zerbitzua (egin hemen zure eskaera) martxan dago ere.

Taberna

Petrikafe tabernak honako ordutegia dauka: larunbatak eta igandeak, 16etatik 20etara.

Oso pozik gaude sagardotegia berriro ireki eta Petritegin gainerako sagardozaleekin batera elkar ikusiko dugulako!

Aupa!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?