Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Bretxako merkatuan

2020.12.17 / Azken berriak

Aurtengo gabonetan Petritegi Bretxako merkatu donostiarrean egongo da. Gipuzkoako hiriburuaren erdialdean kokatuta dagoen merkatu honetan postu bat dugu, non gure upategiko sagardorik onenak erosteko aukera izango duzun gabonetako eskaintza berezi honetan. Postua Abenduaren 15etik Otsailaren 15era egongo da zabalik eta merkatuko behe solairuan dago kokatua, harategi zein arraindegiak eta Lidl toki berean.

 Jendaurreko ordutegia honakoa da:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
  • Larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n, 10:00etatik 14:00etara.

Oihana gure lankideak atsegin handiz hartuko zaitu eta eskura ditugun produktuak erakutsiko dizkizu:

  • Petritegi Euskal Sagardoa (75 zl eta 33 zl)
  • Petritegi Euskal Sagardoa Ekologikoa
  • Petritegi sagardo Aparduna Brut Nature
  • Petritegi sagardo Aparduna Sec
  • Petritegi sagar zuku ekologikoa (75 zl eta 25 zl)

Produktu horiek eta gehiago gure online dendan eta upategiko dendan ere eros ditzakezu (ordutegia: astelehenetik igandera, 9:00etatik 19:00etara).


Badakizu non lortu sagardorik onena jai hauetaz gozatzeko!

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?