Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Gabon Zahar eta Urte Berriko Petri Etxea menua

2020.12.29 / Azken berriak

Aurtengo Gabonak oso desberdinak izango dira, eta ezingo gara gure lagunekin elkartu, beste urte batzuetan bezala. Baina horrek ez du esan nahi gureengandik urrun gaudenik... Petritegin egoeraren alderdi positiboari begiratu eta egoerari buelta ematea nahi dugu: bideo baten bidez, partekatu zure ingurukoekin esperientzia gastronomikoa: Gabonetako Petri Etxea Menua. Goxoa jatea eta maite dituzunekin batera "egotea" posible izango da. Aurtengo Gabonetan, Petritegik zuretzat sukaldatuko du.

Astigarragako Petritegik take away-ko Gabonetako menua aurkezten dizu: guk sagardotegian prestatuko dugu eta zuk jasoko duzu etxean gozatzeko.

Gabon Zahar eta Urte Berriko Petri Etxea menua

Sarrerakoak

  • Bakailaoz beteriko piperrak.

Aukeratu beharreko lehen platera (ez da aldatzen menuaren prezioa)

  • Etxeko arrain-zopa.
  • Bakailao-tortilla egiteko osagaiak (arrautzak ezik).

Bigarren platera

  • Legatz-isatsa parrillan erreta.


Aukeratu beharreko hirugarren platera (menuaren prezioa aldatzen da)

  • Martiko ahate-magreta parrilan erreta (400 g).
  • Behi zaharraren txuleta parrilan erreta (1 kg).

Azkenburukoa

  • Etxeko sagar-tarta

Edariak

  • Petritegi Euskal Sagardoa botila 
  • Petritegi Euskal Sagardoa Eko botila 
  • Petritegi Aparduna Brut Nature botila 

Eskaintzaren prezioa:

Bi lagunentzako menu osoa ahate-magretarekin: 70€ (35€ pertsonako) Beste 3€-ren truke, legatz-isatsa kokote batekin alda dezakezu.

Bi lagunentzako menu osoa txuletarekin: 96€ (48 €pertsonako). Beste 3€-ren truke, legatz-isatsa kokote batekin alda dezakezu.

 

Opariak

Bi edalontzi Petritegiren logoarekin eta deskontu-bonu bat gure dendan, talo-eskaera batean, Petri Etxearen eskaera batean edo Petrikafen trukatzeko.

Petri Etxea Haurrentzako menua

  • Etxean eginiko Txuleta-albondigak tomate-saltsan
  • Taloa txokolatearekin
  • Petritegi sagar-zuku ekologikoko botila bat

Prezioa: 10€.

Oparia: Moko eta Kizkiren haurrentzako kamiseta bat.

Baldintzak

  • Eskaintza hau sagardotegian jaso beharreko eskaeretarako baino ez da.
  • Eskaerak 48 ordu lehenago egin beharko dira. Deitu edo idatzi whatsapp bat 687522734 zenbakira.
  • Jasotzeko ordutegia: 11:00etatik 13:00etara Petritegi sagardotegian.
    Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6ean eguerdian bakarrik zerbitzatuko dira eskaerak.
  • Iraunkortasunagatik, ontziak ez botatzeko eta berrerabiltzea sustatzeko, 4 arrain-zopa baino gehiago dituen menu bat eskatzen dutenek ontzi berezi bat ekarri beharko dute zopa hori eramateko (eltze edo tupper egoki bat gomendatzen da).

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?