Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Hau da Petritegiko sagardo berria!

2021.01.20 / Azken berriak

Azken uztako gure sagardoak dasta ditzakezu! Gure kupeltegiko eta jantokiko lankideek sagardoa txarroetan zerbitzatuko dizute, Petritegiko kupeletatik zuzenean. 

 

6. zk kupela Euskal Sagardoa

Petritegi Euskal Sagardoa. %100 bertako sagarrak eta Urtebi Huandi bertako sagar legamia. Bertako sagar mota garratzak dira nagusi, hala nola txalaka, urtebi haundi eta urtebi txiki, goikoetxe... Sagardo aromatikoa, freskoa eta oso orekatua.

Kata:

Ikusmena: kolore hori berdexka. Usaimena: fruta zuriaren usaina (sagar-udarea). Freskotasun aromatikoa. Ahoa: Karbonikoak eragindako kilima apur bat eta garraztasuna mikatzarekin oso ondo orekatua. Oso sagardo garbia da. 

 

12. zk. kupela Sagardoa

Petritegi sagardoa. Jatorri desberdineko sagarrekin egindako sagardoa. Sagar gezak eta mikatzak nagusi dira.

 Kata:

Ikusmena: lasto-hori kolorekoa eta txinparta askokoa. Sudurra: baltsamikoa eta oso freskoa. Ahoa: markatutako karbonikoa, amaieran mikatz punttu bat. Oso sagardo freskoa.

 

15. zk. kupela Sagardoa

Petritegi sagardoa. Jatorri desberdineko sagarrekin egindako sagardoa. Sagar gezak eta mikatzak nagusi dira.

Kata:

Ikusmena: lasto-hori kolorea. Usaimena: lurrin tropikalak, sagarra eta muxika. Ahoa: sagardo oso orekatua, hasieratik bukaerara.

 

18. zk. kupela Sagardoa

Petritegi sagardoa. Jatorri desberdineko sagarrekin egindako sagardoa. Sagar gezak eta mikatzak nagusi dira.

Kata:

Ikusmena: lasto-hori kolorea, karboniko zantzu xumearekin. Usaimena: sagar errea sagarlore zukua. Ahoa: karboniko oso nabarmena. Gorputza duen trago luzeko sagardoa.

 

2020ko uzta

2020 “ez-urtea” izan zen, fruta-arbolen alternantzia-fenomenoa dela eta (sagarrondoak urte batean fruitu asko ematen ditu eta hurrengoan atseden hartzen due) eta klimaren beste gorabehera batzuengatik, negu hotz samarra, esaterako. Horregatik, 2020 uzta ez oso ugaria izan zen, baina sagarrak nortasun handikoak izan ziren. Sagardoak ere horrelakoak dira: nortasun eta gorputz handikoak.

Gure sagardoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?