Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Aitaren Egunerako opariak

2021.03.15 / Azken berriak

Aitaren Eguna hurbiltzen ari da eta Petritegin bi pack berri prestatu ditugu zure oparia originala, desberdina eta zaporez betea izan dadin: “Txinpartekin zoriondu” eta “Zorionak 3 bider”.

1. Oparia

Txinpartekin zoriondu” opari ezin hobea da egun berezi hori behar bezela ospatzeko. Bi botila sagardo apardunaz osatuta dagoAparduna Extra-Sec botila bat, gozo pixkat duena eta 9 hilabetez ondua, eta Brut Nature Erreserba Apardunako botila bat, 18 hilabete baino gehiagoko ondua. Bi sagardoak era artisauan egin dira Petritegin, botilan bigarren hartziduraren metodo tradizionalari jarraituz. Gure txinpartarik alaiena!

(2 opari-kutxatila barne).

 

2. Oparia

Zorionak 3 bider” ezinbesteko oparia da sagardozale batentzat: 9 botila Euskal Sagardoa jatorri deiturarekin, %100 bertako sagarrarekin eginak. Opariak barne ditu: hiru botila Euskal Sagardoa, 3 botila Euskal Sagardo ekologikoa, 3 botila Euskal Sagardoa Premium, Casa Eceizaren bonboi-kaxa bat eta “sagardoa” tote bag-a .

 

Bi opariak gure on line dendan eta sagardotegiko dendan eros ditzakezu.

Aitaren egun honetan, oparitu lokala, oparitu Petritegi.

Gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?