Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardoaren Txapelketa badator!

2021.04.09 / Azken berriak

Hernaniko Galarreta Jai-Alai pilotalekuan egingo den erremonteko Sagardo Txapelketaren XI. edizioa aurkeztu dute ostegun honetan. Aurtengo berrikuntza handienetako bat txapelketa ETBk "Erremontari" saioan eskainiko duela izango da.

Hauek dira bikote lehiakideak: Etxarri-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar), Juanenea-Zubiri (Larre-gain), Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a (Gurutzeta), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II.a-Labaka (Setien).

Txapelketaren azken edizioko txapeldun bezala, Petritegik protagonismo berezia izango du: parte hartuko duten sei bikoteen kamisetetan, jardunaldi bakoitzeko jokalari onenen aukeraketan eta finalisten sarien banaketan izango gara.

Teknologia berriak erabiliz, erremontistek kamerak eramango dituzte kaskoetan integratuta, eta beste batzuk leku estrategikoetan jarriko dira. Horrela, ikusleek kirol-modalitate arin eta dotore honetaz gozatu ahal izango dute, kantxan baleude bezala.

"Erremontari" saioak, topaketen emanaldiaz eta ondorengo elkarrizketez gain, kirol honi eta erremontistei buruzko erreportajeak eskainiko ditu.

Gure lankide Amaia Sasian Petritegiren izenean joan zen.

Erremontea bizirik!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?