Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagar zukua

2021.04.26 / Azken berriak

Ezagutzen duzu Petritegiko sagar zuku ekologikoa? Artisau-zukua da, naturala eta zapore bakarrekoa. Astigarragako gure upategian ekoizten dugu, laborantza ekologikoko sagarrekin.

Edari freskoa da, iragazi gabea, alkoholik gabea eta azukre erantsirik gabea, ezin hobea zure egunari zapore ukitu bat emateko: gosarian, otorduetan edo poteoan.

Petritegi sagar-zukuaren ezaugarri nagusiak:

  • % 100 laborantza ekologikotik datozen sagarrak.
  • Ekoizpen tradizionala.
  • Zuku natural pasteurizatua eta iragazi gabea.
  • Sagardo sagar-barietate onenetako batzuk hautatu ditugu.
  • Azukre erantsirik gabe.
  • Erantsitako kontserbagarririk gabe.
  • Alkoholik gabe.

Petritegik zuretzat duen aukera natural eta osasungarriena da.

Gure sagar-zukua online dendan, Astigarragako gure upategiko dendan eta zure ohiko saltokian eros dezakezu.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?