Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

On Egin! Bonoa Petritegirekin!

2021.04.28 / Azken berriak

Petritegik, Euskadiko kalitate produktu desberdinen kontsumoa sustatzeko On Egin Bonoen kanpaina berrian parte hartzen du.

Gure dendako kalitateko bertako produktuetan (Euskal Sagardoa, ekologikoa eta Idiazabal gazta) 100€-ko erosketa egiteagatik, 50 €-ko bonua jasoko duzu kanpaina honi lotutako Euskadiko edozein turismo-ostatutan gastatzeko. Guk, Sagarlore hotela gomendatuko dizugu, Otaño-Goikoetxea familiak zuzendua  Astigarrragan kokatua ,  sagardotegitik oso gertu.

 

Petritegiko eskaintza bereziak

Petritegin bi eskaintza hauek prestatu ditugu zuretzat:

 

PACK EKO. Pack hau Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardo ekologikoko 6 botilako 3 kaxaz eta sagar zuku ekologiko 6 botilako 3 kaxaz osatuta dago. Aukera ezin hobea  produktu ekologikoen maitaleentzat.

Prezioa: 105€.

Hemen erosi.

 

 

PACK  EUSKAL SAGARDOA. Bigarren pack hau Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen 6 botilako Dastatze-packen 5 kaxaz osatuta dago: sagardo tradizionala, ekologikoa eta Premium sagardoa. Sagardozaleentzako aukerarik onena da.

Prezioa: 102,50€.

Hemen erosi.

 

Nola lortu zure bonua

  1. Egin zure erosketa Petritegiko denda fisikoan (K/ Petritegi, 8, Astigarraga) edo online dendan.
  2. Bisitatu eskaeraren web orria eta bete zure datu pertsonalak.
  3. Igo erosketaren fakturaren argazkia.
  4. Zure helbide elektronikoan jasoko duzu bonua.
  5. 2021eko ekainaren 1etik 2022ko abenduaren 31 arte izango duzu deskontu-bonuaz gozatzeko aukera atxikitako turismo-ostatuetan. Guk Sagarlore landa-hotela gomendatzen dizugu.

Informazio gehigarria

Bonuak lortzeko  sustapenak 2021eko abenduaren 31ra arte balio du.

Bonueez gozatzeko sustapenak 2022ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

Webgunea.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?