Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Alarma egoera eta geroko neurriak

2021.05.08 / Azken berriak

Maiatzaren 9  igandean indarrean sartuko den alarma-egoeraren amaiera dela eta, gure ostalaritza-jarduerari eragiten dioten murrizketak aldatu egingo dira. Petritegin egoera berri hau aurkituko duzu:

  • Sukaldeko ordutegia mantenduko dugu, 13:00etatik 15:30era, eta sagardotegia 17:30ean itxiko dugu.
  • Zutik kontsumitzeko debekua mantentzen da. Hala, sagardoa txarroetan edo botiletan zerbitzatuko dugu mahaian.
  • Musukoa erabili beharra dag
  • Mahai bakoitzeko edukiera gehienez 4 pertsonakoa da, bizikide-unitatea izan ezik, horiek mahaia parteka baitezakete.
  • Mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzen da.
  • 16:30ean sagardotegiko barrualdetik irteteko muga desagertu egingo da.
  • Petritegiko esperientziek, bisita gidatuek bezala, 6 lagunen aforoa dute.
  • Petri Etxea sagardotegiko take away zerbitzua 21:00ak arte egongo da zabalik. (erreserba telefonoa: 687522734).

Gainera, ondo dakizun bezala, mugikortasun-murrizketak eta etxeratze-agindua desagertu egiten dira. Sagardoaren esperientzia seguru eta arduratsuaz gozatzen jarraitu ahal izango dugu.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?