Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegiko ordutegi berria

2021.05.13 / Azken berriak

Berri onak ditugu zuretzat: Petritegin afari-zerbitzua eskaintzen dugu berriro.

Ordutegi berria: 19:30etik 20:00etara iritsi beharko zara, araudi berriaren arabera, sagardotegiak 22:00etan itxi behar baitu.

Afari-meriendarako sagardotegiko ohiko aukerak dituzu: bakailao-tortilla, bakailao frijitua eta txuleta. Eta, nola ez, Petritegiko gainerako berezitasunak, hala nola legatza parrillan erreta edo bakailao-kazuela saltsan (enkarguz). Kupeletik uzta berriko sagardoa txarroetan zerbitzatu dugu edo, nahiago baduzu, sagardoa botilan eska dezakezu.

Gure sagardotegiko menuak hemen kontsultatu eta erreserba egin dezakezu. 943457188 telefonora ere dei dezakezu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Badakizu, orain Petritegin duzu Astigarragako sagardotegi planaz gozatzeko aukera.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?