Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Afariak Petritegi sagardotegian

2021.06.01 / Azken berriak

Kaixo!

Atzo iragarri zituzten Euskadin bihartik aurrera indarrean sartuko diren Covid-19ari eusteko murrizketa berriak. Eta albiste on bat dugu zuretzat: sagardotegiko afarien ohiko ordutegia berreskuratu dugu.

Hau izango da Astigarragako Petritegi sagardotegiaren ordutegi berria bihartik aurrera:

  • Bazkariak, asteartetik igandera, 13:00etatik 15:30era. Itxiera, 17:00etan.
  • Afariak, asteartetik larunbatera, 20:00etatik 22:00etara. Itxiera, gauerdian.

Mahaikideen edukierari dagokionez, mahai bakoitzeko 4 lagunekoa izaten jarraitzen du, bizikideak izan ezik, elkarrekin egon baitaitezke.

Gure menuak kontsultatu eta zure mahaia erreserbatu dezakezu hemen edo 943457188 telefonora deituta.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?