Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Elkarteak berriro zabalik

2021.06.29 / Azken berriak

Zorioneko gu! Hilabete askotan itxita egon ostean, Gipuzkoako elkarte gastronomikoek ateak irekiko dituzte berriro.

Jarduera kultural, kirol eta gastronomiko ugariren bultzatzaile diren elkarte hauek tadizio handia dute gure probintzian, eta, hasiera-hasieratik, lotura handia izan dute euskal sagardogintzarekin. 

Otaño familia eta Petritegiko lantalde osoak elkarte guztiak zoriondu nahi ditu eta, bereziki, beraien upategiak "urre likidoz" hornitzeko gure etxean konfiantza dutenak.

Petritegi sagardo botila baten ondoan ikusiko dugu elkar berriz ere Gure Izarran (Astigarraga, 1952), Unión Artesanan (Donostia, 1870), Gimnástica de Ulían (Donostia, 1917), Gaztelubiden (Donostia, 1933), Ur-zaleak-en (Donostia, 1934), Altzatarran (Donostia, 1958), Landetan (Azpeitia, 1974), Txantxangorrin (Hernani, 1946), Gure Bordan (Aizarnazabal, 1979), Girizian (Oiartzun, 1981) eta abar luze batean!

Zorionak!

 

Gaztelubide elkarteko atea San Joan bezperan, Petritegiko Joaquin Otañok jasotako lizar adarrekin apaindua. Gau horretan ospatzen da Donostiako elkarte honen Sagardo Eguna.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?