Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegiak Sagar Krash aurkezten du

2021.08.17 / Azken berriak

Garai berriek zapore berriak behar dituzte. Orain, sagarrak gure esku daude. Orain da gure garaia.

Petritegi sagardotegian gure sagarren aukera guztiak aztertu nahi ditugu, eta, horretarako, familiaren belaunaldi berriari edari freskagarri bat ekoiztu dezala eskatu diogu, banakako formatuan eta eguneko edozein unetan gozatzeko.

Horrela sortu da Sagar Krash, Euskal Herrian ekoiztutako sagar garratz, mikatz eta gozo onenen hautaketa baten ondoren ekoiztutako cider-a, alkohol graduazio baxukoa, orekatua eta txinparta freskagarriarekin.

Bi zaporetan aurkezten da:

  • Sagar Krash sagar (ikusi)
  • Sagar Krash limoi (ikusi)

Sagar Krashek ez du glutenik, eta egokia da aperitifan, afterwork-an eta arratsaldetan hartzeko. Dieta beganorako ere egokia da.

Sagar Krash dagoeneko eskuragarri dago gure online dendan eta sagardotegiko dendan.

Sagar Krash, azken tantararte egiazkoa.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?