Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagar krash-en lehen dominak

2021.10.08 / Azken berriak

Oso pozik gaude Petritegin! Gure Sagar Krash Sagar eta Limoi saritu dituzte Gijongo (Asturias) XI. Sidres de Gala Nazioarteko Azokan. Sagardo tradizionalak ez diren sagardoak ezagutaraztea eta sustatzea helburu duen lehiaketa honetan 23 herrialdetako 73 ekoizlek hartu dute parte.
Sagar Krash Limoi-ek urrezko domina lortu zuen eta Sagar Krash Sagar-ek brontzezkoa. Gure cider-ak Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren babespeko sagarrarekin ekoiztuta daude, oso freskagarriak dira eta alkohol graduazio baxua dute; beraz, ezin hobeak dira zure eguneroko aisialdian partekatzeko, hala nola brunch-ean, poteoan edo afterwork-ean.
Sagar Krash-ek ez du glutenik eta egokia da dieta beganorako ere. Gure online dendan edo upategiko dendan eros dezakezu.
Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz! 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?