Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Ospatu Gabonak Petritegirekin!

2021.12.19 / Azken berriak

Hemen daude Petritegiko Gabonetako eskaintzak, opari originalak eta zaporetsuak edo etxean  gozatzeko produktu sortak. Erosteko gure online dendan sartu edo, nahiago baduzu, Astigarragako gure upategiko dendara etorri.

 

Gabonak txinpartez bete: Gabonetako Aparduna 1 sorta

49 € (erosi)

Badakigu: batzuei apardunak lehorrak gustatzen zaizkigu, eta beste batzuei, berriz, apardunak gozo punttu batekin. Lasai, eskaintza berezia dugu eta: 3 botila sagardo Aparduna Brut Nature eta 3 botila sagardo Aparduna Estra Lehorra. Seguru asmatuko duzula!

Aparduna, gure txinpartarik alaiena!

 

Txinpartak oparitu: Gabonetako Aparduna 2 sorta

19,95 € (erosi)

Zaporez betetako opari original baten bila bazabiltza, hau da zure aukera: 2 botila Petritegi sagardo Aparduna Brut Nature eta Extra Lehorra, bi estutxe dotorerekin.

Aparduna, gure txinpartarik alaiena!

 

Gure mahaiean, kalitatezko sagardoa: Gabonetako Gorenak sorta

49 € (erosi)

Petritegi Gorenak 24 botila: Orekatua eta freskoa, Petritegiren berezko nortasunarekin.

Elkartzen gaituena ospatu!

 

Oparitu Petritegiren "tote-poltsak"

Opari original baten bila zabiltza? Hona hemen Petritegiren tote-bagak, gourmet produktuez eta gure upategiko edaririk onenez osatutako sortak.

  • Tradizioa. Petritegi Euskal Sagardoa botila 1 eta Petritegi Euskal Sagardoa Premium botila 1, Idiazabal gazta laurdena eta Goierri irasagarra, tote bag batean aurkeztua. 19,90 € (erosi)
  • Gastro Lovers. Petritegi Euskal Sagardoa Premium botila 1 eta Petritegi Aparduna 2 botila (Brut Nature botila 1 eta Estra Lehorra 1) eta Eceizako txokolatea. Sagardoa tote bag batean aurkeztua. 28,50 € (erosi)
  • Txiki. Opari originala etxeko txikienentzat: Petritegiko sagar zuku ekologikoa botila 1, Eceizako teilak eta zigarrotxoak eta txokolatea, eta "Moko eta Kizki" kamiseta bat. Hau guztia “mandala” tote bag eder batean (oihalean margotzeko errotuladore bereziak barne). 21,50 € (erosi)

Gabonak gazteak direlako! Gabonak Gazteak

29,90 € (erosi)

Eman ukitu freskagarria zure jaiei Petritegiko sagardo modernoekin: Sagar Krash Sagar 6 botila, beste 6 botila Sagar Krash Limoi eta 6 botila Musker sagardoa.

Sagar Krash cider-ak gure etxean daude ekoiztuak Euskal Sagardoa (%95) eta fruta-zukuarekin. Bi zapore ditugu: sagarra eta limoia. Edari freskagarri honek alkohol bolumen txikia du (%4,5).

Musker bost sagardotegien arteko elkarlanaren emaitza dugu eta %100 bertako sagarrekin ekoiztutako sagardoa da. Oso zapore berezia du eta freskagarria da. 

Dastazazu, zure lagunei gustatu aurretik!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?