Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

"2022rako desioak" zozketaren oinarriak

2022.02.01 / Azken berriak

1.- ZOZKETAREN ENPRESA ARDURADUNA ETA SUSTATZAILEA:

Zozketaren enpresa sustatzailea PETRITEGI SAGARDOAK 2011, S.L. da. Helbidea: Petritegi Bidea, 8, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta: Sozietateen liburuko 2516. liburukia, 22. orria, SS-33561 orria, 1. inskripzioa eta IFZ. B75043877 (aurrerantzean, sustatzailea).

2.- IZENA ETA SUSTAPENAREN IRAUPENA:

Zozketa honi “PETRITEGI 2022RAKO DESIOAK” deitzen zaio. Sustapena 2022ko otsailaren 4ean hasi eta 2022ko apirilaren 30an bukatuko da.

3.- SARIA ETA SARI EMATEA:

Zozketa honek xede duen saria honako aukeren artean dago (guztietatik bakarra aukeratu daiteke)::

  • Gastronomia Esperientzia Petritegin, 8 lagunentzat.
  • 8 lagunentzako ibilbidea kanoetan Urumea ibaian zehar.
  • Petritegiko produktu-sorta eder bat.
  • Gau bateko egonaldia (gosaria barne) Sagarlore hotelean 2 lagunentzat.*

 

Irabazleak Petritegirekin harremanetan jarri beharko du saria noiz hartu nahi duen erreserbatzeko. Esperientzia Gastronomikoa eta Traineru Esperientzia egiteko datak libre egon beharko dira eta, betiere, 2022ko abenduaren 30a baino lehen.

*Udako hilabeteak, zubiak eta jaiegunak izan ezik.

Saria ez da trukatuko eskudirutan edo beste edozein gauzatan.

4.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALIDINTZAK:

Zozketaren parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izango dira eta agiri bidez frogatu beharko dute adinez nagusi direla saria ematen denean.

Sustatzailea konturatzen bada parte-hartzaile bat adingabea dela, berehala deskalifikatuta geldituko da eta zozketatik kanpo.

5.- ZOZKETAN PARTE HARTZEKO MODUA:

Sustatzaileak jantokian “PETRITEGI 2022RAKO DESIOAK” zozketarako txartelak banatuko ditu. Zozketan parte hartzeko, txartelean eskatzen diren datu pertsonalak bete beharko dira, baita LOPDren politika onartu ere. Ondoren, Petritegiko langileek adierazitako tokian aurkeztu beharko dira.

6.- ZOZKETA GAUZATZEA:

Zozketa 2022ko maiatzaren 1ean eginen da. Irabazlea partaidetza guztietatik ausaz hautatuko da, “esku errugabe” baten bidez.

Zozketa Petritegiko sare sozialetan grabatu eta argitaratuko da hurrengo egunetan.

Sustatzaileak eskubidea izanen du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko, zozketaren izpirituaren edo asmoaren kontrako jokabiderik atzemanez gero.

7.- ZOZKETAREN IRABAZLEEI JAKINARAZTEA:

Irabazleari telefonoz deituko zaio. Hiru eguneko epean erantzuten ez badu edo sariari uko egiten badio, sustatzaileak amaitutzat emango du zozketa.

8.- OINARRIAK ONARTZEA:

Parte hartuz, parte-hartzaileek oinarri hauek guztiak onartzen dituzte. Sustatzaileak beretzat gordetzen du zozketa kentzeko edo oinarri hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea, aurreabisurik eman gabe.

 

9.- DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA:

 

Zozketa burutzeko, sustatzaileak parte-hartzaileari eskatuko dizkio izen-deiturak , posta elektronikoa eta telefonoa. Edonola ere, parte-hartzaileak emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta egiazkotasunaren erantzukizuna du, eta sustatzaileak eskubidea du parte-hartzaile bat deskalifikatzeko datu ez-errealen kasuan. Irabazleen kasuan, irudiari buruzko identifikazio-datuak ere bilduko dira, www.petritegi.com webgunean argitaratzeko, bai eta PETRITEGI-ren sare sozialetan ere. Horretarako, irabazlea eta bere lagunaren argazkia Petritegi sagardotegian gordeko, saria ematean dokumentatzeo eta berau argitaratzeko, horretarako baimena emanez gero.

Sustatzaileak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako eskatzen ditu datuak: parte-hartzaileen datuak: zozketa hau egitea, irabazleen eta haien laguntzaileen datuetarako: zozketa honen berri ematea eta ikusgarritasuna.

Datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen dioten oinarri legitimatzaileak hauek dira: parte-hartzaileen datuetarako: sustatzaileak zozketa hau egiteko duen interes legitimoa eta parte-hartzaileen adostasuna, eta irabazleen eta haien laguntzaileen datuei dagokienez: sustatzaileak zozketa honi buruzko informazioa eta ikuspena emateko duen interes legitimoa, eta irabazleen eta haien laguntzaileen adostasuna.

Sustatzaileak ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei emango, salbu eta irabazleen eta haien laguntzaileen irudia www.petritegi.com webgunean eta PETRITEGI bertan dagoen sare sozialetan argitaratzea.

Parte-hartzaileak eskubide hauek erabil ditzake administracion@petritegi.com helbidera idatzita:

Erabiltzen ari diren pertsonaren datuak, zein helbururekin erabiltzen ari diren, datuen jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak ezagutzeko eskubidea.

Osatugabeak edo zehaztugabeak badira, datuak aldatzeko eskubidea.

Bere datuak ezabatzeko eskubidea, datu horiek eman zituen helburua desagertu bada, tratamendua ez da zilegi eta legean aurreikusitako beste kasu batzuk ere bai.

Aurka egiteko eskubidea, bere datuak helburu jakin batzuetarako erabil ez daitezen edo egoera jakin batzuetan tratamendua bertan behera utz dezaten eskatzeko.

Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, baldin eta egiaztatzen bada tratamenduaren zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioen tramitazioa eta antzeko inguruabarrak.

Horrez gain, parte-hartzaileak baimena bertan behera utzi ahal izango du, administracion@petritegi.com helbidera idatziz, eta egoki iritzitako Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazioak aurkeztu.

 

Datu pertsonalak babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduari jarraiki, sustatzaileak erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntzazko guztiak hartu ditu, eta bermatzen du emandako informazio pertsonala babesteko bere langileak behar bezala gaituta eta informatuta daudela.

Sustatzaileak parte-hartzaileen datuak tratatu eta mantenduko ditu zozketa egiteko beharbeharrezkoa den denboran, bai eta irabazlearen datuak ere, mugarik gabe, lehen aipatutako eskubideak erabiltzen direnean edo emandako baimena baliogabetzen denean izan ezik. Informazio gehiago nahi izanez gero, parte hartzaileek helbide honetara jo dezakete: administracion@petritegi.com

 

10.- BESTELAKOAK:

Sustatzaileak zozketaren edozein alderdiri buruzko erabakia behin betikoa eta loteslea da, eta ez du inolako errekurtsorik onartuko.

Zozketa Espainiako legeriak arautzen du, eta zozketan parte hartzen dutenak Donostiako epaitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?