Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Sagardotegi denboraldia Astigarragan

2022.02.17 / Azken berriak

Momentu honen zain geunden: bi urte luzeren ondoren, gure kupeltegia berriro irekiko dugu, uzta berriko sagardoak dastatzeko. Honela, gure txotxeroen eskutik, sagardotegiko menuarekin ederki uztartzen diren izaera handiko sagardoak dastatu ahal izango dituzu.

Sagardoak

Honelakoak dira Petritegiko uzta berriko sagardoak:

  • Ikusmena. Itxura ona eta karboniko fina. Kolore hori bizia.
  • Usaimena. Fruta zitrikoen usain bizi eta atseginak.
  • Dastamena. Sagardo oso orekatuak, garraztasun nabarmenarekin (freskotasuna), zitrikoak eta gorputzarekin. Izaera handiko sagardoak.

Irailan eta urrian ekoiztu genituen muztioak, irakinaldi eta ontziz aldatzeen ondoren, prest daude txotxean dastatzeko. Gure kupeltegian Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten sagardo naturalak eta Gorenak kalitate zigilua duten sagardo naturalak ditugu.

Euskal Sagardoa

Ziurtatutako jatorria eta kalitatea. Sagardo hau ekoizteko bertako 6 sagar mota onenetakoak aukeratzen ditugu: Moko, Gezamina, Urtebi haundi, Urtebi txiki, Txalaka eta Goikoetxe. Sagarrak, etxeko gure sagastietatik eta hautatutako beste 5 lursailetatik datoz. Hemen sagardoaren tipikotasuna bilatzen dugu, edari freskoa, oso lurrintsuak eta bolumenarekin.

Erabilitako sagar motak: % 65 garratzak, % 20 gezak, % 15 mikatzak.

Gorenak.

Kalitate ziurtatua. 25 eta 30 sagar mota erabiltzen ditugu, eta sagardo orekatu eta atseginak bilatzen ditugu, oso erraz edaten direnak.

Erabilitako sagar motak: % 50 garratzak, % 30 gezak, % 20 mikatzak.

 

Oraindik ez baduzu mahairik erreserbatu Petritegira etortzeko, hemen bertan egin dezakezu.

Berritasun gisa, sagardotegi denboraldi honetan ere “menuak botilarekin” eskainiko dizkizugu. “Txotx menuetako” plater berberak izango dituzu, baina ez da kupeltegira sartzerik izango sagardoa txotxetik edatera, botilen bidez zerbitzatuko da mahaian. Botiladun menuen prezioa 3€ baxuagoa da “txotx menuen” prezioa baino.

Petritegi, elkartzen gaituena ospatu.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?