Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Bapo Kantari 2022

2022.05.06 / Azken berriak

Bi urtez ospatu gabe egon ondoren –denok dakigu zergatik-, hemen da berriro ere Bapo Kantari musika ekitaldia! Lagun arteko giro ederrean txotxa, sagardotegiko platerik onenak eta euskal kantutegia uztartzen dituen ekitaldiaz gozatzeko aukera paregabea!

Kantuan aritzea gustoko baduzu hitzordu bat daukazu maiatzaren 20ean Petritegi sagardotegian. Sarrerak salgai daude Petritegi sagardotegian bertan eta Petrikafen, 39€tan. Gozatu  sagardotegiko menu berezi batetaz (bakailao tortilla, legatza, txuleta, postrea, kafea eta txupitoa) eta sortuko den kantu-giro jatorraz!

  • Eguna: Maiatzak 20 (ostirala).
  • Ordua: 20:00tan.
  • Non: Petritegi Sagardotegian.
  • Menua: Sagardotegiko menua legatzarekin, kafea, txupitoa eta afalondo luzea: kantuak, bertsoak Agin Laburu eta Joanes Ilarregirekin.
  • Prezioa: 39€
  • Kantuan: Musika eskolako irakasleak eta Astigarragako Herri Eskolako guraso eta irakasleak.
  • Antolatzaileak: Astigarragako Herri Eskolako guraso eta irakasle saltseroak, Norberto Almandoz musika eskolako irakasleak eta Petritegi Sagardotegia.
  • Informazio gehiago: 943457188.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?