Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Astigarragako Santio jaiak 2022

2022.07.19 / Azken berriak

Hemen dira 2022ko Santioak! Uztailaren 22tik 26ra Astigarragak inoiz baino ilusio handiagoarekin ospatuko ditu herriko jaiak.

Jaietako egitarau zabala alaitasunez eta umore onez gozatzea opa diogu astigartarrei, non gastronomia, musika, kirola, jolasak eta sagardoa ez diren faltako.

Sagardotegiaren ordutegia honako hau izango da:

  • Bazkari eta afari zerbitzua izango da ostiralean, larunbatean eta igandean.
  • Astelehenean, hilak 25, Santio egunean, bazkariak izango dira.
  • Hilaren 26an, asteartea, Santa Ana egunean, ohiko ordutegira itzuliko gara, bazkariak eta afariak eskainiz.

 

Bisitatzen bagaituzu, gure sagardotegiko menu tradizionala dastatu ahal izango duzu, kupeltegian txotx egiten duzun bitartean (info gehio hemen).

 

 

P.D. Sagardozale guztiak Santa Ana eguneko sagardo dastaketara gonbidatzeko aprobetxatu nahi dugu, hitzordua Foru Plazan, 11:30etatik aurrera.

Gora Santioak!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?