Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

San Sebastian eguna, danborrada eta Petritegiko sagardoa

2023.01.19 / Azken berriak

Badator donostiarrentzako egun handia: hemen dira San Sebastian eguna eta danborrada! Urtarrilaren 20a oso garrantzitsua da Astigarragako Petritegi sagardotegiarentzat, aspalditik txotx denboraldiaren hasiera adierazten bait du.

Izan ere, egun hauetan eta urteroko legez, sagardozaleak Petritegira hurbiltzen dira sagardo berriak dastatzera. Eta nola ez, Donostiako elkarte gastronomiko, jatetxe eta taberna jatorrenetan  San Sebastian bezperako afari eta danborrada eguneko bazkari ugaritan ez dira faltako Petitegiko sagardo botilak.

Otaño-Goikoetxea familiak eta Petritegiko lantalde osoak San Sebastian egun zoriontsua opa dizuete eta danborradez goza dezazuela!

Gora Donostia! Gora danborrada!

Petritegi sagardotegiaren ordutegia San Sebastian egunean: eguerdietan, 13:00etatik 15:00etara eta gauez, 20:00etatik 21:30etara.

Erreserbak: 943457188 edo hemen klikatuz.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?