Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Aitziber Garmendia Petritegin

2023.01.27 / Azken berriak

Ostegun honetan, urtarrilaren 26an, Aitziber Garmendiak “Barre Egin Petritegin!” umorezko ekitaldiaren 2. edizioko protagonista izan da.

Ekitaldira joan diren 150 lagunek (sarrerak egun gutxitan agortu ziren) aktore zaldibitarraren umoreaz gozatu dute. Jendea ezustean harrapatu du Aitziberrek, saski bete sagarrekin eszenatokitik jaitsi eta ikuskizunaren parte hartzera animatu dituenean. Bere umore bereziarekin puri-purian dauden hainbat gai jorratu ditu eta publiko guztiak gau oso dibertigarri batez gozatzea lortu du.

Ikuskizuna amaitu ondoren, Petritegiko kupeltegian familia argazkia eta txotx egiteko unea iritsi da. Gero, ohiko legez, sagardotegiko menua dastatu ahal izan dugu.

Petritegiko taldeak eskerrak eman nahi dizkie Aitziber Garmendiari eta “Barre Egin Petritegin!” ekitaldira etorri diren lagun guztiei. 3. edizioa prestatzen hasiko gera eta, ordurarte, gozatu sagarkulturaz!

Petritegi, bertako plazerra!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?