Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi eta Berria Pilota Txapelketa

2023.03.07 / Azken berriak

Martxoaren 4an, larunbata, aurkeztu da Astigarragako Petritegi sagardotegian asteburu honetan hasi eta ekainaren 25ean amaituko den Berria Pilota Txapelketa. Aurkezpen ekitaldian Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria izan zen buru, alboan izan zituen antolatzaileak eta txapelketan parte hartzen duten klubetako ordezkariak ere bertan izan ziren.

Aurtengo edizioak parte hartzaileen artean Euskal Herriko 26 elkarte, Errioxako 2 eta Bartzelonako bat izango ditu eta finala Hernaniko frontoian jokatuko da, Sanjuanetan. Kiniela guztietan aurreko edizioko irabazlea, Lazkaoko LAPKE, da faboritoa.

Adarra Lan Tresnak enpresak eta Petritegik babesten dute kadete, gazte eta nagusien mailetako pilota txapelketa hau.

Albistea Berria egunkarian: hemen.

Ekitaldiaren argazkiak hemen.

Zorte on pilotari guztiei!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?