Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi eta Asturies Cider Summit

2023.03.20 / Azken berriak

Astigarragako Petritegi sagardotegia International Cider Summit Asturies-en izango da, Xixongo Universidá Llaboralean, eta gure sagardoak martxoaren 25ean eta 26an dastatu ahal izango dira.


Gaur Cider Week hasi da, Asturiasko hainbat tokitan ospatuko diren ekitaldi ugarirekin. Ostegun eta ostiralean Cider Congress-en txanda izango da, sagardoaren munduko profesionalik onenetakoen topagunea.

Asteburuan Cider Festival jaialdia ospatuko da, eta Petritegiko sagardoak Cider Bar tabernan eta dastatze-mahaietan egongo dira.

Argoitz Otaño, Petritegiko enologoa eta Otaño-Goikoetxea familiako seigarren belaunaldiko kidea, izango da gure sagardotegiko produktu berezienetako batzuen berri emango duena, hala nola Petritegi Eko sagardoa, Aparduna sagardoak, sagar zukua eta Alai sagar-bakarra (%100 Txalaka sagar motarekin ekoiztua).
 
Ekitaldiaren informazio gehiago hemen.
 
Eskuratu sarrerak hemen.
 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?