Pixel de Facebook

Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Ergobiko Euskal Jaietan

2023.03.21 / Azken berriak

Igande honetan Ergobiako Euskal Jaiak ospatuko dira, Astigarragako sagardozaleen auzo mitiko honetan, eta Petritegiko sagardoa ez da bertan faltako.


Igandeko egitaraua honako hau da:
 
11:00 Jaiaren hasiera, txalaparta Goikoetxea familiaren eskutik.
 
11:10 Txorixo pintxoa eta sagardoa kupeletik.
 
11:45 Sukaldatze kurtsiloa (bakailaoa tomate saltsan eta xolomo burua egosia talo gainean).
 
13:00 Jatorri Deiturako sagardoen kata komentatua, Unai Agirre eta Mikel Garaizabalen eskutik.
 
14:15 Bakailaoa tomatean eta taloen dastatzea.
 
16:00 Apatxi ipuin kontalaria.
 
17:15 Herri kirolak: trontza, aizkora eta egurrezko figurak motozerrakin.
 
18:30 Musika, 3zur taldearekin.
 
Egun guztian zehar Astarbe, Bereziartua, Gurutzeta eta Petritegiko sagardoa kupeletik dastatzeko aukera izango da.
DJ Etok girotuko du jaia egun guztian zehar.
Pintxoak, sagardoa eta prestatutako platerak dastatzeko tiketak elkartean erosi beharko dira egunean bertan.
Beizama eta Bikain tabernak irekita egongo dira.
 
Ondo pasa Jaiak!
Gora Ergobia!
 

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?